Archives par étiquette : alsasua

Le Mix : Altsasuko injustizia


Iturriak : youtube / mediapart

Licence CC BY-NC

Frantzian gutxi edo batere ez da aipatzen
Altsasuko auzi politikoa
Zeinak zinismo garratzez
Antiterrorismoaren gehiegikeriak agerrarazten dituen

Auzi eskabide ikaragarria,
375 urteko kartzelaldi eskaera
Tabernako borroka eta orkatila hautsi batengatik
Hori bai, ez edozein  : polizia batena baizik

«Sur le banc des accusés sont assis Jokin, Adur, Julen, Iñaki, Jon, Aratz, Oihan, Ainara»

Akusatuen aulkian jarririk,
Jokin, Adur, Julen, Iñaki
Jon, Aratz, Oihan, Ainara
Epai hasieran Amnesty-k zion  :

Amnesty international – 2018ko apirilaren 16an – iturria
Epaibide hau, espainiako lege antiterroristen gehiegizko erabilpenaren ondorio dira. (…) Kasu honek erakustera ematen du lege orokor eta lausoegien irriskua, mehatxu terroristarekin deus ikustekorik ez duten kasuetan ere erabili baitaitezke.

« Epaibide hau, espainiako lege antiterroristen gehiegizko erabilpenaren ondorio dira »

Parranda gaua

Gure istoria 2016ko urrian hasten da
Zortzi euskal gazte,
Koxka tabernan edaten zeuden
Bi polizia eta haien neska lagunen kontrako
Bortizkeriaz akusatuak dira

« Besta gaua zen Altsasun eta egia, denak ez dira guztiaz gogoratzen »

Besta gaua zen Altsasun
Eta egia, denak ez dira guztiaz gogoratzen
Iduri luke plastikozko edalontzi batek
Ordenu publikoaren ordezkari bat jo duela

Guardia zibilak, izenak aditzera ematen ez duen bezala
Militarrak dira
Gertaeren unean ez zeuden lanean
Bainan Altsasun, denak dira ezagun

Hortik aurrera bertsioak ugaritzen dira
Zerbait argitze aldera, proposatzen dizuet
Lekuan berean den eta poliziarekin hitzegiterik izan duen
Candice adituarengana jotzea

— Bai, egunon denei, dakiguna da
Polizia batek orkatila hautsia izan duela
Ondorio psikologiko handia eragin duen stress post-traumatiko handiaz
eta ubelduretaz ari gara…

— Zenbat erasotzaile ? — Berrogeita hamar eta hogei bitartean.
— Ze ordu ote zen ? — Goizeko bostak
Alkohola zegoen tartean, baina nire ustez
Egiazko atentatu baten aurrean gaude

— Atentu bat… hainbesterako ?
— Gazteek elkar ezagutzen zuten iduriz
— Eta ondorioz ? — Guztia aurrez pentsatua zegoen
Aipatzen ditugun gertakariak ezinago larriak dira

Euskaldunak monstruak, basak, salbaiak dira
Horregatik dialekto bat baizik ez dute mintzagai
Eta kolpe tzarretan denak dira konplize
— Milesker Candice zure argibideentzat…

Goazen bada abokatuarengana orain
Afera korapilatsu hau defendituko duenarangana
Abokatu anderea egun on, konta iezaguzu arren
Zer gertatu ote zen Altsasun ?

— Nire bezeroek ez zuten inor lintxatu Koxkan
Gertaeren unean batzuk ez zeuden bertan
Inkesta guztia doa haien kontra, defentsa eskubidea urratua izan da
Zentzugabekeria handienean gabiltza

— Beraien errugabetasuna ezin duzu frogatu ?
— Horretarako auzi egunean probak aurkeztu behar genituzkeen
Alta, gehienak ukatuak izan zaizkigu

— Zure ustez, auzibidea politikoa ote da ?
— Ez gara lintxamendu publiko batetaz ari
Lau ubeldura eta orkatila hautsi batez mintzo gara
Hortaz, neurtu dezagun gertaeren izendapena !

***

Borroka bat ez da gauza txikia Nafarroan zein Frantzian
Polizien aurka bortizkeria erabiltzeagatik
Zigorrak jaso daitezke
Teorian, proportzionatuak

Isun eta espetxealdiz zigortuak
Gisa bereko gertakariak, urtero ugariak dira
Baina kasu honetan akusazioak erabaki zuen
Altsasukoa Estatu auzia bilakatzea

Estatu auzia

Gertakarien biharamunean, bat-batean  :
« Sostengu eta babesa Altsasuko guardia zibilari
Horietarik bik pairatu duten eraso bortitzak
bere ordaina jasoko du »

« Gertakarien biharamunean, bat-batean… »

Mariano Rajoy – 2016ko urriaren 16a – iturria

Guardia zibilari egin irainari erantzunez
GAR taldeko militarrek herria setiatzen dute
Telebistak gertaeraz jabetzen dira
Eta larritasuna eragiten duten / artxibo irudiak hedatzen dituzte

Irudiak El Mundo – 2016ko urriaren 16a – iturria

Borrokaldia epaitzeko eskuduntza
Nafarroako lurralde epaitegiak hartu orde
Gertaerak ekintza terroristatzat
Jotzea erabakitzen da.

Cuellilargo – 2018ko maiatzaren 22a – iturria
Iduri luke, akusatuetarik zonbaitzuk Altsasuko Ospa mugimenduko kide ala hurbilekoak direla. Ospa mugimenduak « Alde Hemendik » leloa bere egiten duenez, bere garaian ETAk egiten zuen legez, beraz pum  : terrorismoa.

Auzibidea Entzutegi nazionalaren esku gelditzen da
Madrile Euskaldunen aurka, kazetarien bazka
Fiskalaren eskabide bortitza,
Zortzientzat orotarat, 375 urte…

Ahötsa Info – 2018ko maiatzaren 9a – iturria
Guztia da ETA teorian oinarritu zen 18/98 makro-epaiketan nengoeneko sentsazioa neukan. Baina ziklo politiko berri honetan orain larriagoa da, ETA desagerturik, eta deseginik (…) Fiskalak aditzera eman zuen gauza bera dela erahiltzea edo ihauterietan orga bat atontzea

Altsasuko epaia

Itxura txarra zeukan akusatuentzat
Guardiak berak salatu, / eta txostena ikertzen duenean
Eta finean harek duelarik epaia ematen
Zion garrazki akusatu baten amak

TV3 – 2018ko apirilaren 16a – iturria
Astelehenean hasiko da epaiketa Entzutegi Nazionalean, zuen ustez zer gertatuko da  ? – Ba begira, probarik ia onartzen ez diguten eta lekukotasun ainitz baztertu dituzten epaiketa batetara goaz. Eta hori gutxi balitz, epaimahai buru Espejel anderea da, Guardia Zibilaren kargu handiko arduradun baten emaztea. Eta berorrek Guardia Zibilaren ohore domina eskuratua du. Hortaz Guardia Zibilak salatu, ikertu, eta epaitu gaitu

Bainan behin eta berriz tematu ondoan, akusatuen abokatuek
Bideo baten hedatzea lortu dute, zeinetan denek ikusi ahal izan duten
Gertakariaren ondoren Koxka taberna aurrean zegoen giroa
Ustezko erasotuen lekukotasuna zalantzan jarriz  :

Eitb/Altsasu gurasoak – 2018ko apirilaren 25a – iturria

Xuriz bezti den gizona erasotutako polizia bat da
Akusatuen aurretik pasatzen da inor identifikatu gabe
Ez dirudi beldurturik, eta haren atorra garbi garbi dago
Eta filmatua dela ohartzerakoan, mugikorra jaurtitzen du

***

Ekaineko epaian, epaitegiak
Ez du fiskaltzaren eskaera bururaino jarraiki
Izaera terrorista ez da frogatua izan
Alabaina horra zigorren zerrenda  :

Oihar : 13 urte
Iñaki : 13 urte
Jokin : 12 urte
Adur : 12 urte
Jon : 9 urte
Julen : 9 urte
Aratz : 9 urte
Ainara : 2 urte

Guztira 79 urte kartzelan
10 urteko kartzela zigorra bataz beste

Gazteek polizien aurkako « gorrotoz »
Eta « mespretxuz » jokatu lukete
Zigorrak emendatzeko
« Nagusitasuna » eta « gorrotoa » leporatu diete

Fiskaltzak errekurtsoa aurkeztu du
375 urteko kartzela zigorra eskatzen du berriz ere
Soilik Ainara geratu da aske
Besteak oro preso sartu dituzte

Gaixe – 2018ko ekainaren 5a – iturria
Iñaki Abadek bere burua poliziaren esku uzten dueneko irudiak

[Candice]
— Negarra eragin nahi diguzue
Ziegarako bidean dagoen kriminal baten kontura, egiazko biktimak
Borrero gisa agerrarazten dituzuenean zuen kopletan  !
Lotsagabe halakoak  !

«Lotsagabe halakoak !»

— Barkatu Candice, oker zabiltza
Afera konplexua da, eta azaldu beharrean gaude
Zergaitik gazte horiek hamar urtera zigortu dituzten
Ez baita gauza arrunta

— Aitor dezagun Madril aukeraz baliatu dela
lurralde horretan bere autoritatea baieztatzeko
— Horren beharrik al zuen  ? — Eta nola  !
Euskaldunak eta Katalanak kate motzean lotu behar dira

Sinets nazazue, honako hau ez da kontu goxoa
Supremazista horiek, benetan dira gogorrak…
— Bainan nola frogatu ahal izan da
Gorrotoak zituela akuilatzen?

— Izaera kontua da. Begirada batzuek guztia adierazten dute  !
— Ez ote da akusazio lausoegia hamar urte itzalpera bidaltzeko
— Ireki begiak, herri osoa dago
Amorraturik

Ospa egunean parte hartze soilarekin
Sendi daiteke ETAren itzal luzea
Eskuadroiaz trufatzeko modu lotsagabe honek
Bere heineko zigorra merezi zuen.

Ahötsa Info – 2016ko agorrilaren 27a – iturria
2016ko Ospa eguneko irudiak

Eta horiek ez baziren izan, haien anaien,
Amen, aitonen gorrototik edan dute
— Ah bai, ulertzen dut. Dracula bezala, hots  ?
— Bai, gauaz, Euskaldun oro da ETAko  !

[Abokatua]
— Barkatu eragozpena, hitza har dezaket  ?
— Mintza lasai
— Hitz horiek entzuteak asaldatzen nau
Adituaren erranak guztiz dira gezurrak

Gertakaria ezin da ekintza terroristatzat jo, eta kitto
Noiz utziko ote dute Altsasu bakean  ?
— Ez ote da ideia bitxia
Segurtasun indarrak Nafarroatik joan daitezen aldarrikatzea  ?

— Hau beste kontu bat da
Bainan nahi baldin baduzu lapurpen bat egin diezazuket
Izan ere afera honetan antiterrorismoaren izenean
antimilitarismoa kriminalizatzen da

Aldarrikapen antimilitarista Nafarroan

Espainiar Estatuak eta bere batasunak
Eraikuntza gorabeheratsua izan dute
Horren ondorio dira honenbeste autonomia
Eta lekuan-lekuko eskuduntza ezberdinak

Euskadiko Autonomia Erkidegoak
Bere kaskodunak ditu
Nahiz ez duen seguratasun publikoaren ardura osoa
Hala ere, Guardia espainiarra, bertan, zerbait diskretoagoa da

Aitzitik, Altsasun
Madril militar kontuetan oso eskuzabala da
Herritarrak hurbiletik kontrolatuz
Bertakoek indar okupatzaile gisa kontsideratzeraino

«Altsasun, Madril militar kontuetan oso eskuzabala da»

Bel Pozuetarekin elkarrizketa – 2018ko uztailaren 23a
Kontrolak edozein ordutan. Kontrol selektiboak, ez dute auto askorik ezartzen, auto bat jartzen dute, begiratzen doaz, eta nahi dutenean gelditzen zaituzte. Hori oso ohikoa da.

Alde Hemendik / bideo parodia Ospa 2012 – 2012ko urriaren 16a – iturria
Filmatzen ditugu, kontrolatzen, herriko sarrerak oztopatzen ditugu elementu jazartzaile, kontrola ezinak, terroristak, separatistak, gorriak… Barkatu lagunak, « ezkerzaleetaz », « progreetaz » ari nintzen, finean, etsaiaz, etsaiaz ari nintzen koño !

Lurralde honetan aspaldiko kontua da
Aldarrikapen ezberdinak zabaltzen direla
Benemeritaren alde egitea eskatuz  :
« Ez dugu haien beharrik eta ez ditugu nahi »

Ahötsa Info – 2015eko agorrilaren 30a – iturria
2015eko Ospa eguneko irudiak

« Ez ditugu nahi, ez ditugu behar »
« Ez zaituztegu nahi, ez zaituztegu behar »
« Alde Hemendik », « Utzi bakean »

Aldarrikapenak sostengu zabala du
Zentro eskuinetik ezker abertzaleraino
« Guardia Zibila eta polizia nazionala
Doazela popatik hartzera beraien hiriburura ! »

Dela lekuko polizia indartzeko
Edo kapitalaren indarrak desegiteko
Bakoitzak ditu / desmilitarizazioa aldarrikatzeko arrazoiak
Gertatuko den egunean eztabaidatuko dugu

«Kapitalismoa suntsitu !»

ETAren betiereko itzalez ameskerietan ibili beharrean
Agian gobernua gogoratuko da
Antimilitaristak izan ziren batzuk
Alderdi sozialistan bukatu dutela

« Ez dugu gerlarik nahi »

Dei Auzia hilabete zonbaiten buruan iraganen da
Altsasuko paretetan, han-hemenka irakur daiteke
« Altsasukoak aske ! »
Altsasukoentzat, askatasuna !

« Pour ceux d’Altsasu, liberté ! »

Hogei urteko gazte horiek, musikan,
Mantenimentuan, errobotikan ikasle
Irakasle gai, zurgin
Erizan laguntzaile, sukaldari

Herriaren eremua gainditzen duen
Sostengu zabala lortu dute guztiek
Ekaineko mobilizazioek
Hamar milaka lagun bildu dituzte

Gertakariak oihartzun zabala du hemen
Madrilen gogorkeriak ez du inor harritzen
Altsasuko injustiziak haserrea du eragiten
Bainan ez dira zepoan erortzen, ez dute gerla onartzen

TV3 – 2018ko apirilaren 16a – iturria
Mina eragingo digute bainan ez gara mendekatuko. Ez dezatela pentsa dinamika horretan sartuko garenik, ez dugu gerlarik nahi. Gerla nahi badute, guk ez dugu gerlarik nahi. Ez.

Ahötsa Info – 2018ko ekainaren 16a – iturria / iturria
Altsasuko zortzi gazteen aldeko manifestaldia Iruñean

« Ekaineko mobilizazioek hamar milaka lagun bildu dituzte »